English Euskara

GKo Gallery

Kale Nagusia, 4. CP 20400 Tolosa, Gipuzkoa (E.H.) EUROPE

Tel: +34 943 671 215
info@gko-gallery.com

Asteartetik Igandera : 10-13 eta 17-20

43.14°N 2.07°W


Ongi etorri GKo Galeriara

Galeria kalean ala kalea galerian? Ba 100 metro koadro sorkuntza 100 metro koadroko kale-zatian.

Nor/Zer garen

GKo galeria 2008an hasitako proiektua da. Urte bereko agorrilean ireki zituen ateak ofizialki. Honen helburu nagusia hiriko arte-sorkuntzari Euskal Herrian gune bat eskaintzea da.

6 hilabetez eraberritzen aritu ondoren oski-denda zahar hau gure gune bihurtu zen (bisitatu gure YouTube gunea ere). Arte-gunea eta kale-denda ehun metro koadroko areto berean. space).

Hileroko erakusketek hiriko kale-giroak sorrarazitako askotariko adierazpideak agertzen dituzte. Gure nahia atzerriko artistekin, galeriekin eta proiektuekin ere elkarlanean jardutea izan arren, lehentasun berezia emango diegu bertoko artistei. Gure ustez, mota honetako ekimenek eskualdeko arte-sorkuntza indartuko dute.

Gure denda artistek sortutako gaien salmentari laguntza emateko gunea izango da. Halaber eskainiko ditu kale-arterako tresneria eta azken modako hiri-arropa eta oinetako bilduma mugatua.

GKo team