English Euskara

GKo Gallery

Kale Nagusia, 4. CP 20400 Tolosa, Gipuzkoa (E.H.) EUROPA

Tel: +34 943 671 215
info@gko-gallery.com

Asteartetik Igandera : 10-13 eta 17-20

43.14°N 2.07°W

Ibai Palos Munita
"PURO ARAMARA"
(10/02-10/30)


ibai

PURO ARAMARA


"Ibai Palos Munita , izen hau dut munduarekiko. Aramara: nire amak, neska jaio izan banintz jarri nahi zidana. Aramara, “Huichol” indigena mexikarren sinesmenean, jainkoen leku sakratua da.
Ibaia naiz, nire izena Aramara.
Ez dakit ziur zer egitera etorri garen mundu honetara. Ondotxo dakidana, gustuko ez dudana saihesteko ahalmen misteriotsua neureganatu dudala. Horregatik, txikitatik ikasi dudan moduan, margoz eta buztinez mundu berriak sortzea erabaki dut.
Ametsak, beldurrak; bizitza, heriotza; zuria, gaiztoa; beltza, atsegina; kolorea, hutsunea; amodio eta gorrotoen arteko eztabaidatxoak.
BA OMEN DA BIZITZAN SEKRETUTXO BAT…ametsen eta errealitatea deritzogun denboraren artean gordea."


Ibai Palos Munita
Jaiotza-data: 1981ko urtarrilaren 20a
Jaioterria: Guadalajara (Mex.)
Ibilbide artistikoa: 1995etik zeramika lantzen, 1999tik margoarekin lan egiten (teknika zehatzik jarraitu gabe).
2003-2005 batxilergo artistikoa. 2006tik aurrera mural-margoaren munduan lantxoak. 2008tik GKo-galleryko lagunekin mundua margotzen.


ibai Aurkezpena Urriak 5 Ostirala 20:00etan
Zuzenean: ALOS QUARTET
alos