English Euskara

GKo Gallery

Kale Nagusia, 4. CP 20400 Tolosa, Gipuzkoa (E.H.) EUROPA

Tel: +34 943 671 215
info@gko-gallery.com

Asteartetik Igandera : 10-13 eta 17-20

43.14°N 2.07°W

XTRM

"ez goaz lanera..."

02/06- 03/04


XTRM
Beste asko bezala, duela urte gutxi hasi zen arkatzez eta bolalumaz egindako bere marrazkiak kaleko hormetara eramaten. Teknika berriak probatzeko jakin-mina eta desadostasuna dira bere oraingo lanaren oinarriak. Duela urtebete arte, haren obra kalean bakarrik zegoen ikusgai, baina ordutik mihiseak erabiltzeko nahia piztu zitzaion. Horren ondorioz, gehiago marrazten hasi zen, bere estiloa etengabe garatuz, eta hori gaur egun haren pertsonaietan islatzen da. Aldi berean, haren lana kalean ikus daiteke oraindik, zeren barnealdea eta kanpoaldea osagarri baitira.
Artefatti taldeko kide da, Torinoko egonaldian sorturiko taldekoa. Bereziki Italiar lurraldeko erakusketetan pintatu izan dutenean elkartu dira. “Imanolone” artistarekin batera ere ordu luzez aritzen da.

"ez goaz lanera..." 02/06-03/04


Otsailaren 6tik aurrera: XTRM beasaindar artista iraultzaileak “ez goaz lanera...” bere lan berria aurkezten du. Aurkezpen-harrera 20:00etan.
BERRIA: Ikusi XTRM-ek erakutsitako obrak katalogoakontsultatuz. Baten bat erosi nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin mesedez.