English Euskara

GKo Gallery

Kale Nagusia, 4. CP 20400 Tolosa, Gipuzkoa (E.H.) EUROPA

Tel: +34 943 671 215
info@gko-gallery.com

Asteartetik Igandera : 10-13 eta 17-20

43.14°N 2.07°W

KILTRV (Chile)

KiltrV haien Europako biraren barruan

Mai 8 - Ek 4

KiltrV web site

KiltrV taldea Hegoamerikar Kale-Arteko artista txiletar hoberenetariko bostek osatzen dute. KiltrV izena Kiltro hitz txiletarretik dator, zeinak mapudungun hizkuntzaz esan nahi duen “kale-txakur” (maputxera kolonaurreko hizkuntza da eta espainiarrek inoiz menderatu ez duten talde etniko batean bizirik iraun du, Txile hegoaldean).

Egungo txiletar artistek badute zer esan! KiltrV taldea ahalegintzen da estetika bat sortzen zeinak 20-30 urte bitarteko belaunaldi hau aurkezten duen Santiagoko metropoliaren osagaitzat. Sei milioi biztanleko metropolia, etnia anitzekoa, kultura anitzekoa (askotariko migrazio kultural eta indiar talde etnikoen nahasketari esker), progresiboa, berritzailea eta dibertigarria – umorea da populistak egoera sozio-ekonomiko zailaren aurka duen arma bakarretako bat. Beren horma-irudigintza eta politika ondarea gainditu dute haien noizbaiteko izaera bortitza onartuz baina beti eskuzabal eta aldaketei zeharo irekiak egonez – haien herrialdeko paisaiaren pareko edo plater min espeziatsua bezalakoa, beroa, baina hain zapore onekoa...



Bost artistak Txileko santiagotarrak dira:
Piguan – 25 urte – pintura eta graffitigintza – haren estilo piktorikoa ezaguna eta ezagutua da Hegoamerika osoan.
Santana – 29 urte – pintorea/arkitektoa. Arturo Santana Cuadra (Txilen oso ezaguna den pintore klasista) haren aitona da. Santanak klasismo eta akademia-ondare hura ordezkatzen du taldean.
Rayne3xl – 25 urte – graffitigintza – Hegoamerikar Espresionismoak biziki inspiraturik, Errealismoa eta Surrealismoa elkarrekin nahasten ditu.
Naska – 22 urte – graffitigintza – ‘flop’ estiloan trebea eta koloreen magoa.
Nebs Pereira ‘irakaslea’ – 29 urte – 15 urte daramatza pintatzen eta graffitiak egiten, taldekide kontzeptualena da eta berak bideratzen du taldearen energia.



"KiltrV" 05/08-06/04


Maiatzaren 8tik aurrera: KiltrV txiletar kolektiboko 5 partaideen lana galerian ikusgai. Hegoamerikar kaleko artearen mokadutxo bat Euskal Herrian. Special blog

KATALOGOA